XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ta Yesu'k Berak adierazi zien: bestetzu dira arantzartean ereiñak.

Auek dira itza entzun dutenak: baña gizarteko arazoak eta aberastasun-lillurak eta osterantzeko irritsak sartzen zazkiela, itza ito ta alerik gabe gelditzen zaie (Mark, IV, 18-19).

Yesu'k eta Bidaliek, alabañan, zizku bakarra zuten eta emakume on aiek bere zituten ogasunetatik laguntzen zien.

Yasotako irakatsirik etzuten bapikatu Bidaliek, aitorle ziñak baitziran.

Nork bere gaizkakundea iristeko ogasunak oro egitez uztea bearrezko zanik iñoiz etzuten erakutsi.

Guzia guzientzat izatea elkarren maitakuntzak eragiña zan: ez, ordea, Bidaliak ortaratuta.

Azal-utsen batzuk beren urregosea gaintxuritu nai zutela esku-zabalez?.

Errukirik gabe astinduko ditu gezurretan ari ziralako: Landa zeneukanean, zurea ez ote zan?.

Saldu ezkero, berebat, ordaña zure mendean ez ote zan? (V,4), Anani'ri Kepa'k esan zion.

Beraz, guzia guziena izatea, bein beineko yardunbidea besterik etzan izan.

Edonon eta edonoiz etziran bizi orrela lenengo siñestunak.

Yerusalen'dik alde ez da orrelakorik ikusten: an bertan ere, ezarie-ezarian, ekandu ori galdu zan.

Ezurteak eta yazarri andiak zirala-ta, eza zer zan ba-zekiten bertako siñestunek.

Ezin-bizizko maiztarrik ba-zan ango bazterretan.

Beraz, edonon, eske-batzea egiten zan errukigarri aien alde: Antiokei'n (XI, 29-30), Galati'n (I Kor., XVI, 1, cf. Gal. II, 10), Makedoni'n (II Kor., XVI, 1, IX, 2; Errom., XV, 26), Korinto'n (I Kor., XVII, 1-4; II Kor., VIII-IX; Errom., XV, 26), Yerusalen'go deunen alde sorozpidea biltzen zun Paul deunak.

Emengo siñestunak lander porrokatuak baitziran.

Alare, beren artean ba-ziran landa ta etxe yabedun zenbait.

Adibidez, Yerusalen'nen bertan, Mark zeritzan Yon'en ama Mari'k etxea berea zun; Mnason kipertar ikasleak ere Kaisarai'tik Yerusalen'erako bidean beste bat zeukan; Yope'n Simon larrugiñak berea, baita Basauntz zeritzan andre guziz ongille ta ukar emalleak ere.

Egun oro ere gogo batez yaurertxean zirauten (46) egunean eguneko otoiak oitutako ekanduz egiten.

Gauza yakiña da: yudu guziak goizean goizik esnatu-ala Yainkoa goretsi ta eskuarpegiak garbitzen zituten, illobiak bezela kutsatzen baitzun loak, erioaren irudia izaki.

Onenbestez, gero, ollaritea baño len yauretxean ziran, egatzaren gain zeuden barrandariak Ebron'go muñoak argitan zuritzen noiz ikusiko zituten zai.

Argi-zirrinta ikusi ta izkolaka oiu egiten zuten: Zuen aginbidetara, apaizok!.

Zuen egikizunetara, Lebitarrak!.

Israel'darrak, zuen tokietara!.

Guziak bizkor zoazten yuduen aldabeetara goizeko oparia eskeintzera: bildotsa lepo egiñik, opamaiaren ertz-zokoetan beraren odola ixuri, ta Gurenean goporrak lurrin-yario ezarri ta edaleskeintza egiñik oparia bukatzen zuten.

Eguzkia mendiak gora zioan: bederatzi bidar yauretxe gaiñeko sapailloetatik turutak ots egiten zuten, apaizek, Israel onetsi bitartean, ziotelarik: Yaunak onetsi ta yagon zaitzatela.

Yaunak bere arpegia erakutsi ta erruki zaitzatela.

Yaunak zuen aldera egin eta bakea eman dezaizuela.

Yesu'ren sinestez yauresle yatorrek Aita gogoz ta egiz yauresten zuten.

Goizeko ordu lenak Yainkoarekikoetan emanda gero, esku-lanean asten ziran, bizibidea ateratzeko: etxarte ta kale biurrien ertzetan yartzen zituten edotariko zerak: etxarte ta kale biurrien ertzetan, altxabe-baztarretan azokarisail kopurutsuaren inguruan ale, igaliak salgai; aruntzago, eun gorri, ubel eta urdiñak, tupiki, ta burnizko atuxak, trebe antzetsu ta igurdizi aundikoak; bestekaldean, pitxiak, atxonak, olioa; bideburuetan gizakume tirlu izugarria eskulanean ari zan agiri-agirian: yudu lankoi artean lan-zuririk ez da.

An ari ziran kistar berriak ere yardunean: guziak ikusgarritzat zuten aien elkar-maitakuntza ta yainkozaletasuna: goizeko bederatzietan, eta arratseko iruretan lanaldia eten eta berriro yauretxera yoten zuten.

Yesu ren ikasleak Yainkoaren etxea etzuten utsik uzten; gezu batean, bertatik alde yaurtiko ditute: bitartean zintzo diraute.

Ukuziak izan arren, yauretxerako bidea ez dute aztu: zarragokoen irakatsi ta ekanduei eutsiz gogoangarri zitzaien etxe ura.

Ba-zuten besterik ere: Yesu Beraren yarduna zirikagarri zuten: yayo-berri zalarik, amabi urtedun zala, ta gero, agiriko bizitzaldian Aitaren etxea aintzakotzat artu baitzun.

Areago: yauretxetik alde egitea zantar eta biraolariei zegokien, yuduen aburuz; beraz, ori gerta baiño len, Lege berriaren uztarri leguna ta zarno ariña leporatuz, Yainkoaren deia onartzeko garaia eman bear zioten Israel'i.

Anartean, ba, kirmen diraute yauretxera yoaten, onespenei ala biz erantzuten; egunero birritan zioten: Xema, Israel: entzun Israel: Yaun bakarra da Yainko gure yauna.

Yerusalen'go sinagogetara yoaten al ziran kistar berriak?.

Ba-liteke.

Luka'k, baña, orrelakorik ez dio.

Dana dala, gerora, sinagogetako ariketak onarturik kistarren yaurespidera yetxiko ditute: alegia, Idatzien irakurraldiak, eresiak abestea, itzaldiak eta arrenak.